Jolasten sarean

miércoles, 11 de noviembre de 2009

Musika gehiago eta beste plan batzuk

Kaixo berriro lagunak, badakizue musikazale amorratuak zaretela eta musika modernoa ere gustatzen zaizuela, ezta? Badakizue nortzuk egin zuten atzo kontzertu bat Bilbon?
Ez, ba pistita bat laguntzeko

Orain bai ezta? Ba aurrekoan bezala klik egin irudian eta irakurriko duzue zerbait kontzertuari buruz.

Ez dut uste kontzertua ikusteko aukera izan zenutenik, orduan hemen daukazute beraien kanta bat. Espero dut gustatzea. Agur!

martes, 10 de noviembre de 2009

Musika piska bat, Vivaldi

"El club de Pizzicato" programaren jarraitzaileak baldin bazarete edo ez bazarete, musika ezberdinak entzuteak ez dizu minik egingo. Vivaldi izena entzun al duzue inoiz? Beno bera musikaria izan zen, oso famatua bere garaian. Bera da irudian agertzen dena, klik egiten baduzue irudian berari buruzko gauza asko irakurtzeko aukera izango duzue.

Eta orain bere lana entzuteko aukera izango duzue.

miércoles, 4 de noviembre de 2009

Pizzicato eta Totoro



"El club de Pizzicato"ri buruzko informazio asko eta oso interesgarria topatu duzue esteka honetan (klik egin) eta ikusi


Musikazaleak izateaz aparte espero dut zinema ere gustokoa izatea, aurreko asteburuan zineman estrenatu zen (berriro) bazen garaia "Mi vecino Totoro", zuetako batzuk ikusita duzue bideoan, gogoratzen duzue?

http://hjg.com.ar/ghibli/totoro/ Hemen informazio asko dago pelikula eta bere egileari buruz. Ahal baduzue ikusi berriro, altxor bat da eta!
Ondo pasa eta kontuz ateratzean xira eta aterkia ez ahaztu etxean.Agur!!

lunes, 2 de noviembre de 2009

"El Club de Pizzicato"




Kaixo lagunak larunbatean programa berri bat hasi zen telebistan, TVE 2an goizean "El club de pizzicato" klikatu loturan eta bideo txiki bat ikusiko duzue horri buruz.



http://www.rtve.es/mediateca/videos/20091031/club-pizzicato/618452.shtml

Musika polita da ezta? Niri lehen musika klasika ez zitzaidan asko gustatzen, baina zuen irakasle berri hauekin uste dut, zalea egingo naizela eta zuek ere bai, dudarik gabe.

Gainera lehiaketa bat dute, interesatua baldin bazaudete, egin klik hemen:

Bukatzeko bideo honetan ikusiko duzuenez, musika klasikoa dibertigarria izan daiteke

sábado, 31 de octubre de 2009

Sarean jolastu nahi?


Kaixo hemen nago berriro, jolasteko asmoa baduzue eta gainera zerbait ikasi beheko helbidean klik egin eta ikasteaz gain oso ondo pasako duzue


Hurren arte!

Patatita


Kaixo lagunak, hemendik aurrera hau izango da nire etxea . Gelan izango dut bat baina sarean ere beste bat. Zer iruditzen? Hemen galderak erantzungo ditut, gauza interesgarriak kontatu... eta zuek egiten duzuena ere igotzeko aukera izango duzue.

Aste honetan uste dut eskolan berriren bat egongo dela liburutegian, ba al dakizue zer?